Oria ibaiaren jaitsiera librea kayaken

Deskribapena

Gaur egun Euskal Herriko ibaietan ekintza gutxi dagoen arren, antzinan itsasontzi askok nabigatzen zuten Oria ibaitik, pertsonak, animaliak eta merkataritzako produktuak garraiatzen zituztelarik. Guzti honengatik, historia eta istorio askoz beteriko ibaia da Oria. Oriaren jaitsierak paisaia eta balio natural handiko inguruneak ezagutzeko aukera emango digu kayakean.

Arraunetxen biltzen gara, eta bertan aldatu eta gauzak prestatu ondoren, Aginagara eramaten zaituztegu furgonetetan. Bertan, uretara sartu aurretiko azken azalpenak eman eta ekintzari hasiera ematen diogu. Ekintza, aldagelak eta dena kontuan hartuta, 3 ordutan egin daitekeen arren, geratzeko tokiak daudenez, janari pixkat eraman eta lasai hartzea gomendatzen dugu, paisaiaz gozatu ahal izateko. Ekintza berriro ere Arraunetxera iristean amaitzen da.

Ibaia lasaia denez eta galbiderik ez duenez, adin guztietako pertsonentzat da egokia (umeak, gazteak, helduak, adineko jendea…), baina igerian edo txalekoarekin flotatzen jakitea ezinbestekoa da.

Informazio praktikoa

HerriaOrio
HizkuntzaEuskara, gaztelania, inglesa
TopaguneaArraunetxe – Begi Bistan, Orio
Santio Erreka Auzoa, 42, 20809 Aia, Gipuzkoa
Iraupena3 ordu gutxi gora behera
OrdutegiaMartxotik urrira
Ordutegia marearen araberakoa, egunero desberdina da – Egutegia ikusi.
PrezioaHelduak: 29 € (BEZ barne).
Gazteak (6-11 urte): 25 € (BEZ barne)
***Haur bakoitzeko heldu bat egon behar du.
***6 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den jarduera
Irteera bermatua 2 pertsonatik aurrera.
HORNITZAILEAKastore Gest SL.
OharraJaitsiera monitorerik gabe egiten da.
Igeri egiten jakitea beharrezkoa da.
Jarduera ez da egokia haurdun edo mugikortasun urriko pertsonentzat.
Hurrengoa eramatea gomendatzen da: Bainujantzia, eguzkitako krema, hankara ondo lotzen diren oinetako edo txankletak, dutxatzeko eta aldatzeko beharrezko gauzak eta janari/edari pixkat.

<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Ordutegia

Data hautatu

Aukeratu Ordutegia data eskuragarriak ikusteko

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik igandera eta jai egunak:
09:00 –20:00
Shop
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.