Tren turistikoa

20% DE DESCUENTO
Tarjetas turísticas

Zure erosketako saskira gehitzen baduzu produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.

Esperientzia paregabe bat bizitzeko prest?

Gure tren turistikora igotzea abentura bat bizitzea da. Donostiako historia, kultura eta paisaia harrigarrienak ezagutzeko modu zoragarria.

Audio gidak datu bitxiak eta pasadizoak ezagutzeko aukera ematen du, gure hiriko kaleetan eta monumentuetan barrena zoazela. Tren turistikoaren esperientzia berezia izatea eta une atseginez betea egotea nahi dugu.

Informazio praktikoa

IRAUPENA45 minutu.
ORDUTEGIAOrdutegia eta ibilbidea ikusi
IRTEERA PUNTUAMiramar Kalea, 2
HIZKUNTZAKEuskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, italiera, japoniera, nederlandera. (audio-gida entzungailu indibidualekin)
Haurrentzako audio gida ere eskuragarri, 4 hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez).
PREZIOAHelduak: 7 €
Gazteak (5-12 urte): 5€ (BEZ barne)
Haurrak (0-4 urte): doan (gehienez 3 haur heldu bakoitzeko)
Desgaitasunen bat duten pertsonak, langabetuak, 65 urte gorakoak: 5.50 €
Txartel turistikoekin deskontua: 5.60 €
HORNITZAILEASAN SEBASTIÁN TURISMOA (TRAINVISION SPAIN-k emandako zerbitzua)
OHARRASarrera hitzartutako ordu eta egunerako da.
Irteera-puntura ezarritako ordua baino 10 minutu lehenago hurbiltzea gomendatzen dugu.
Ibilbideak aldaketak izan ditzake, hirian egon daitezkeen ekitaldi ezberdinak direla eta.

Talde-erreserba

Bete talde-erreserba eskatzeko inprimakia eta zehaztu zure beharrak. Gutxienez 15 pertsona behar dira talde-erreserba bat egiteko.

<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Data hautatu

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik igandera eta jai egunak:
09:00 –20:00
Shop
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.