Sagardoetxea, Sagardoaren museoa

10% DE DESCUENTO
Tarjetas turísticas

Zure erosketako saskira gehitzen baduzu produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.

Jarduera honekin sagardoaren munduan murgilduko zara Sagardoetxearen bisitaz gozatzen duzun bitartean.

Sagardoetxea sagardoaren kulturaz gozatzeko lekua da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri. Naturarekin harremanetan ikasteko leku bat, ikusi, ukitu eta dastatuz…

Esperientzia ahaztezina biziko duzu!

Informazio praktikoa

GarraioaGarraioa ez dago barne
HerriaAstigarraga
ElkarguneaSagardoetxea – Kale Nagusia, 48 (20115 Astigarraga)
IraupenaOrdu 1 gutxi gorabehera
OrdutegiaAsteartetik larunbatera 11:00tik-13:30ra eta 16:00tik-19:30ra. Igande eta jaiegunetan: 11:00tik-13:30ra.
Astelehenetan itxita (uztailean eta abuztuan izan ezik)

Itxiera-egunak:
Uztailaren 26a (arratsaldez)
Abenduaren 24a, 25a eta 31a
Urtarrilaren 1a eta 6a

Bisita gidatuen hasiera: 11:00 / 12:00 / 13:00 / 16:00 / 17:00 / 18:00 / 19:00
HizkuntzaGaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa (aldez aurretik erreserbatuta)
Prezioa5€(BEZa barne)
Gazteak (7-17 urte): 3€
Haurrak (0-6): doan, heldu batek lagunduta
HornitzaileaSagardun Partzuergoa
OharrakErosketa egitean, adierazi hizkuntza
Irteera bermatua heldu batekin
GuneakSagardoaren kulturan barneratzeko 3 gune dauzka:
· SAGASTIA: Sagastia aire librean dagoen gunea da eta sagarraren kulturaz modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko aukera ematen du. Bertan sagar mota nahiz barietateak, txertaketak eta sagarra biltzeko, txikitzeko eta prentsatzeko moduak ezagutzen dira.
· MUSEO-GUNEA: Sagardogileen tresna, ikus-entzunezko, azalpen panel, joko eta argazkien bidez sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzen dira.
· DASTALEKUA: Sagardoetxearen hirugarren gunea sagardoa nahiz sagarraren eratorrien dastaketari eskainia dago. Txotx-eko errituaren ohituran barneratzeko aukera ematen du, sagardotegira joan aurretik.
<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Data hautatu

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik igandera eta jai egunak:
09:00 –20:00
Shop
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.