Zure erosketako saskira gehitzen baduzu produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.
Zure erosketako saskira gehitzen baduzu produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.
Hiria, bere badia eta udako giroa paddle surf baten gainean ezagutu nahi duten guztientzako jarduera nagusia.
Bi orduz, Kontxako badiako interes historiko eta kulturaleko puntu nagusiak zeharkatuko ditugu bere uretan arraunean. Badiaren barrura sartzean, Chillidaren Haizearen Orrazia, Miramar Jauregia eta Kontxako pasealekua beste ikuspegi batetik ikusteko aukera izango dugu.
Donostiak badu zortea badian bertan uharte bat izateaz, interes nazionaleko Ondare Historiko izendatutako gune naturala. Horregatik, esperientzia modu ezin hobean amaitzeko, Santa Klara uhartean geldialdi labur bat egingo dugu bainu bat hartzeko eta freskagarri batez gozatzeko, hiria beste ikuspegi batetik begiratuz.
Ez duzu aditua izan behar: igeri egiten jakitea nahikoa da. Ibilbide erraza da, bakarrik, lagunekin edo familiarekin egiteko modukoa.
| UDALERRIA | Donostia-San Sebatian |
| IRTEERAK | Asteazkenetan eta ostiraletan 14:30ean Larunbatetan 10:00etan |
|---|---|
| IRAUPENA | 2 ordu (1,5 ordu uretan + 0,5 ordu prestaketa eta azalpen teorikoa) |
| HIZKUNTZA | Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa |
| TOPAGUNEA | Itsas eskola – Real Club de Tenis de San Sebastián Eduardo Chillida pasealekua, 9 |
| BARNE | Material tekniko osoa: paddle surf taula, arrauna, neoprenoa, inbentoa (leash-a) eta salbamendu-txalekoa Gida tituluduna Dutxa beroa, aldagelak eta gauzak uzteko lekua Erantzukizun zibileko eta istripuetarako asegurua |
| PREZIOA | 35 €/pertsona BEZa barne 10 urtetik gorakoentzat |
| HORNITZAILEA | Real Club de Tenis de San Sebastián |
| OHARRA | Bainujantzia, eguzkitako krema eta betaurrekoak lotzeko zinta ekartzea gomendatzen da, eta aukeran, eskuoihal bat ere bai. Eguraldi txarra edo itsaso zakarra bada, data aldatzeko aukera edo dirua itzultzeko aukera eskainiko da. |