Oñati eta Arantzazuko Santutegia bisita

10% DE DESCUENTO
Tarjetas turísticas

Zure erosketako saskira gehitzen baduzu produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.

Egin bat gurekin eta gozatu goiz zoragarri batez Gipuzkoako barnealdean. Duela gutxi, turismoa egiteko munduko herririk onenetakoa izendatu dute Oñati, turismoaren munduko erakundearen arabera. Sancti Spiritus unibertsitatea Oñatiko erakargarrienetako bat da, baina ez da bakarra, San Miguel eliza, Bidaurreta monasterioa, Foruen plaza, Santa Marina plaza edo Antia, Madinabeitia eta Baruekua jauregiak.

Jarraian, Arantzazuko santutegia bisitatuko dugu. Elezaharraren arabera, Rodrigo de Balzategi izeneko artzain bati Ama Birjina agertu zitzaion elorri baten gainean, eta honek, harrituta, galdetu zion: “Arantzan zu?” (Zu elorri batean?) Hurrengo mendeetan fraide frantziskotarrek debozio- eta erromesaldi-leku bihurtu zuten Arantzazu, eta artearen eta kulturaren erakusle.

Informazio praktikoa

HIZKUNTZAGaztelera eta ingelesa (Elebiduna)
IRTEERAKOstegunetan eta larunbatetan 9:00tan
IRAUPENA6 ordu
EZ BARNEBazkaria
TOPAGUNEADonostiako bus geltokia. Federico García Lorca, 1
PERTSONA KOPURUA GEHIENEZ30 pax.
PREZIOAHeldua: 89€
Gaztea (12-17 urte): 50€*
Haurra (0-11 urte): 20€*
*Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta
HORNITZAILEALocal Experts Tours (Donostyle Tours SL)
OHARRAKIrteera ziurtatzeko gutxienez 2 heldu behar dira.
Oinez egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da
Euria izanez gero aterkia eramatea gomendatzen da
<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Data hautatu

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik igandera eta jai egunak:
09:00 –20:00
Shop
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.