Mutrikun Nautilus Ikasgune Geologikoa bisitatuko dugu, bertan dagoen amonite-fosilen bilduma bikainaz gozatuz. Ondoren barkuan Saturraran hondartzara joango gara, bertan kostalde honetako flysch beltza agerian baitago. Zazpi hondartzen gune ezkutu honetan hainbat sekretu ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
| IRAUPENA | 2,5 ordu. |
|---|---|
| HIZKUNTZA | Gaztelania. |
| TOPAGUNEA | Nautilus museoa. Jose Antonio Ezeiza 3, Mutriku https://maps.app.goo.gl/vbpyipta7PuVzKNf9 |
| JARDUERAREN HASIERA | Irteerak: 10:00 eta 16:00. Ikusi egutegia. |
| PREZIOA | Helduak: 17€ Gazteak (1-12 urte): 10€ Haurrak (0 urte): dohainik |
| GARRAIOA BARNE | Ez. |
| HORNITZAILEA | Geoparkea |
| OHARRAK | Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean. Berokia eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen dugu. Irisgarritasuna: museoa irisgarria da gurpil-aulkian sartzeko. Barkua gurpil-aulkian sartzeko modukoa da 24 ordu lehenago abisatzen bada, ahal izanez gero, marealdi gorenean pantalanaren maldagatik. |