Kayak Donostiako badian eta Tximistarri kalan

10% DE DESCUENTO
Tarjetas turísticas

Zure erosketako saskira gehitzen baduzu produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.

Hiria, bere badia eta itsas giroa kayak batetik ezagutu nahi duten guztientzako jarduera nagusia.

Bi orduz, Kontxako badiako interes historiko eta kulturaleko puntu nagusiak zeharkatuko ditugu, bere ur lasaietan arraunean. Badiaren barrura sartzean, Chillidaren Haizearen Orrazia, Miramar Jauregia, Kontxako pasealekua eta hiriaren zarata diskretutik urrun dagoen Tximistarri kala ezezaguna ikusteko aukera izango dugu.

Donostiak badu zortea badian bertan uharte bat izateaz: interes nazionaleko Ondare Historiko izendatutako gune naturala. Horregatik, esperientzia modu ezin hobean amaitzeko, Santa Klara uhartean geldialdi labur bat egingo dugu bainu bat hartzeko eta freskagarri batez gozatzeko, hiria beste ikuspegi batetik begiratuz.

Informazio praktikoa

UDALERRIADonostia-San Sebatian
IRTEERAKAsteazkenetan eta ostiraletan 16:30ean
Larunbatetan 12:00etan
IRAUPENA2 ordu (1,5 ordu uretan + 0,5 ordu prestaketa eta azalpen teorikoa)
HIZKUNTZAEuskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa
TOPAGUNEAItsas eskola – Real Club de Tenis de San Sebastián
Eduardo Chillida pasealekua, 9
BARNEMaterial tekniko osoa: kayak-a, arrauna, neoprenoa eta salbamendu-txalekoa
Gida tituluduna
Dutxa beroa, aldagelak eta gauzak uzteko lekua
Erantzukizun zibileko eta istripuetarako asegurua
PREZIOA32 €/pertsona
BEZa barne
10 urtetik gorakoentzat
HORNITZAILEAReal Club de Tenis de San Sebastián
OHARRABainujantzia, eguzkitako krema eta betaurrekoak lotzeko zinta ekartzea gomendatzen da, eta aukeran, eskuoihal bat ere bai.
Eguraldi txarra edo itsaso zakarra bada, data aldatzeko aukera edo dirua itzultzeko aukera eskainiko da.
<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Data hautatu

Aukeratu data eskuragarriak ikusteko

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik igandera eta jai egunak:
09:00 –20:00
Shop
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.