Zure erosketako saskira gehitzen baduzu produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.
Zure erosketako saskira gehitzen baduzu produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.
Gure Kantauri kostalde ederreko sekretuak ezagutu nahi dituzu? Bere historia eta pasadizoak inoiz kontatu ez dizkizuten bezala… bere itsaslabar ikusgarriak… bere fiordo paregabeaz harritzea? Donostia eta Kontxako badia ospetsua beste ikuspegi batetik ezagutu nahi dituzu?
Gozatu nabigazio-ibilbide batez, oso erosoa, zabala eta egonkorra den ontzi batean, merezi dituzun xehetasun guztiekin.
Donostiako portutik abiatuko gara Pasaia aldera, eta ibilbidea Kontxako badia ospetsuan amaituko dugu. Gure tripulazioak zure bisita oroigarri ahaztezin batekin betikotuko du.
Gozatu ilunabarraz Kontxako badiatik “2 badia Sunset” aukerarekin!
| BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK | Donostia eta Pasaia |
|---|---|
| HIZKUNTZA | Gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa. |
| IRTEERAK | 2 BADIA GOIZEZ Irteera ordua: 11:30 Apirilak 3, 4, 5, 6 eta apirilaren 17tik urriaren 15era egunero. 2 BADIA ARRATSALDEZ Irteera ordua: 16:00 Eguneko irteerak maiatzaren 1etik irailaren 15era 2 SUNSET BADIA Eguneko irteerak apirilaren 17tik urriaren 15era Irteera- eta amaiera-ordua: 2025/04/17 – 2025/04/30 (18:30-20:45) 2025/05/01 – 2025/05/31 (19:00-21:30) 2025/06/01 – 2025/07/31 (19:30-21:45) 2025/08/01 – 2025/08/31 (19:00-21:30) 2025/09/01 – 2025/09/15 (18:30-20:45) 2025/09/16 – 2025/09/30 (18:00-20:15) 2025/10/01 – 2025/10/15 (17:30-19:45) |
| IRAUPENA | 2 badia (goizez edo arratsaldez): 2 ordu gutxi gorabehera 2 sunset badia: 2 ordu ta erdi gutxi gorabehera |
| IBILBIDEA | Ibilbidea ikusi |
| TOPAGUNEA | Donostiako Kirol Kaia, hego pantalanean |
| PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 6 lagun |
| PREZIOA 2 BADIA (goizez edo arratsaldez) | Helduak (13 urtetik aurrera): 65 € Gazteak (4-12 urte): 49 € Haurrak (0-3 urte): doan |
| PREZIOA 2 SUNSET BADIA | Helduak (13 urtetik aurrera): 79 € Gazteak (4-12 urte): 61 € Haurrak (0-3 urte): doan |
| HORNITZAILEA | Txibilikoi SL |
| OHARRAK | 2 badia: BRAI audio-kontakizuna (mugikorra eta entzungailuak eraman behar dira, hornitzaileak larako-entzungailu unibertsalak ditu), ura edo freskagarri bat eta argazki inprimatu bat barne. 2 badia sunset: BRAI audio-kontakizuna barne (mugikorra eta entzungailuak eraman behar dira, hornitzaileak larako-entzungailu unibertsalak ditu), cava kopa barne ilunabarrean zehar. *Eraman: arropa eta oinetako erosoak, eguzkitako krema, bainujantzia eta toalla, arropa aproposa hotzarago eta haizerako, burua babesteko bisera, itsasoko zorabioak ekiditzeko medikamentua. Maskotak onartzen dira. Barkua ez da irisgarria gurpil-aulki batean doazenentzat. Mugikortasun urriko pertsonek laguntza behar ezkero, gurekin harremanetan jarri. Irteera ziurtatzeko gutxienez 2 heldu behar dira. |