Bisita eta otordua sagardotegian (Garraioa barne)

10% DE DESCUENTO
Tarjetas turísticas

Zure erosketako saskira gehitzen baduzu produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.

Sagardotegiaz gozatu  nahi duzu baina ez dakizu nola iritsi bertara? Ibilbide honetan konponbidea bilatu dugu zuretzat. Donostian jasoko zaitugu gure gidaren eskutik goza dezazun gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttunaren sekretuez.

Sagastiak, baserri tolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan. Etxeko sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Hala, esperientzia osoa bizitzeko aukera izango duzu gure sagardotegietan, familia giroan etxeko produktu kuttunaz eta otordu paregabeaz gozatuz. Esperientzia aparta bizi ondoren Donostiara itzuliko gara.

Informazio praktikoa

HERRIAInguruko sagardotegia
HIZKUNTZAEuskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa
IRTEERAKUrtarrilaren 13tik abenduaren 19ra:
Astelehen, astearte, ostegun eta larunbatetan, 12:00etan
IRAUPENA4 ordu
GARRAIOA BARNEBai
JANARIA BARNEBai
TOPAGUNEABengoetxea Kalea, 2 (Donostia)
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ8 pertsona
PREZIOAHelduak: 83€
Gazteak: 73€ (14 – 17 urte)
Haurrak: 55€ (4 – 13 urte)
Haurtxoak (0-3 urte): 10€
HORNITZAILEAGipuzkoako Sagardogileen Elkartea
OHARRAKErreserba egitean, hizkuntza adierazi
Irteera ziurtatzeko gutxienez 2 heldu behar dira.
Bisita osoan zehar gida barne.
IBILBIDEAIrteera Donostiatik
Bisita gidatua sagardo upategian eta sagardo dastaketa
Sagardotegiko menu tradizionala
Jateko denbora librea
Bueltako bidaia Donostiara
MENUAZizka mizka tradizionala
Bakailao tortilla
Bakailao frijitua piperrekin
Txuleta parrillan
Gazta irasagar eta intxaurrekin
Ogia eta Sagardoa
<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Data hautatu

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik larunbatera:
09:00 – 19:00
Igandeak:
10:00 – 14:00
Jai egunak:
09:00-19:00