Bela esperientziak

10% DE DESCUENTO
Tarjetas turísticas

Zure erosketako saskira gehitzen baduzu produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.

BELONTZI BATEAN BIZITZEKO ESPERIENTZIA ESKLUSIBOA!

Ezagutu Gipuzkoako kostaldea itsasotik bela-esperientzia batekin, eta miretsi Kontxako badia edo Zumaiako flysch ikusgarriak ikuspegi pribilegiatu batetik.

Aukeratu zuretzat egokiena den plana: egun erdiko irteerak, 4 orduko nabigazioarekin, kostaldea lasai ezagutzeko; edo Sunset esperientziak, gutxi gorabehera 2 ordukoak, itsasoan ilunabarraz gozatzeko. Irteera guztiek patroi profesionala dute, zuk erlaxatu eta esperientziaz gozatu besterik egin ez dezazun.

Donostiako portutik edo Zumaiako portutik ontziratu zaitezke, nahiago duzunaren arabera. Ibilbidean zehar, euskal kostaldeko paisaia ikusgarriak eta bela-nabigazioak bakarrik eskaintzen duen lasaitasuna ezagutuko dituzu.

Deskonektatzeko, itsasoaz gozatzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko esperientzia ezin hobea.DESKRIBAPENA

Informazio praktikoa

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAKDonostia edo Zumaia
UDALERRIADonostia edo Zumaia
HIZKUNTZAEuskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa.
IRTEERAKMAIATZAREN 15ETIK URRIAREN 15ERA
Egun erdiko irteerak
10:00–14:00 / 15:00–19:00
Sunset / ilunabarra
20:00–22:00
Ontziratzea ilunabarra baino 2 ordu lehenago.
IRAUPENAEgun erdiko irteerak
4 orduko nabigazioa.
Jarduera honetan Donostian ontziratu eta Zumaian lehorreratzeko aukera dago, edo alderantziz.
Sunset / ilunabarra
Gutxi gorabehera 2 ordu Sunset esperientziaren kasuan.
Ontziratzea eta lehorreratzea portu berean egiten dira.
BARNEPatroia barne
Erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua
Erregaia barne
TOPAGUNEA– Donostiako ontziratze-pantoia.
– Pasabide nagusia, 7. pantoia, Zumaiako portuan.
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZGehienez 11 pertsona ontzian
PREZIOAEgun erdiko irteerak: 455 €
Sunset / ilunabarra: 375 €
HORNITZAILEAItsasmoto Donosti
OHARRAKNANa edo pasaportea beharrezkoa da.
Adinak:
Adinez nagusiak.
16–18 urte: legezko tutore baten sinadura beharrezkoa da.
– Zerbitzuak emateko kontratua sinatzea nahitaezkoa da irteera baino lehen.
– Parte-hartzaileek baldintza psikofisiko egokietan etorri behar dute, eta inoiz ez alkoholaren edo drogen eraginpean.
<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Aukeratu esperientzia

Data hautatu

Aukeratu Aukeratu esperientzia data eskuragarriak ikusteko

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik igandera eta jai egunak:
09:00 –20:00
Shop
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.